Zainketa
gizateriaren sorreratik existitzen den jarduera da, eta harengan leku eta
historiako momentu bakoitzeko egoera soziokulturalek eragina dute. Testuinguru
soziokultural horren barruan, sinismenak, eta horien barruan erlijioa, momentu
bakoitzean gaixotasunari buruz zuten iritzi nagusiarekin batera, zainketaren
garapena aztertzeko erabakigarriak izango dira.
Zainketen
profesionalizazioaren hasiera Erdi Aroan koka dezakegu. Garai honetan
ospitaleak edo instituzio itxiak eraikitzen hasi ziren elizen zein katedralen
inguruetan edo horien hegal batean, Elizak salbamenaren bide bezala hainbeste
aldarrikatutako karitatea nobleek eta aberatsek gauzatzeari esker eraikiak.
Instituzio hauek, garaiko gizarteko pertsona behartsuenak zaintzera zuzenduak,
garrantzi handia izan zuten Europa astindu zuten izurriteetan. Erakunde hauek
zituzten gabetasun zenbatezinei, elikadura ezegokiaren ondorioz ordurarte
ezezagunak ziren gaixotasunak, gabetasunaren ondorioa zirenak, gehitu behar
zaizkie, parasitoek eragindako larruazaleko gaixotasunekin batera. Zentru
hauetan zainketak hainbat ordenako erlijiosoek egiten zituzten, oraindik ere
etxeko zainketak nagusiki emakumeak egiten zituela ahaztu gabe. Horrela, K.o.
III. mendean, San Basiliok, Zesareako gotzainak, pertsona gaixoei eta
babesgabeei laguntza emateko ospitaleak eraikiko zituen ordena bat sortu zuen.
VI. mendean San Benitoren Erregelak Europan ordena erlijiosoen garapena behin
betiko ezarriko zuen.
ARGAZKIA 1 Iatreia, Asclepeia y Xenodoquio
Erdi Aroko ospitaleek lau motako
erakundeak barne hartu zituzten, legenardundegiak; txiroentzako babes-etxeak
eta ospizioak; aterpetxeak eta gaixo behartsuen zainketara zuzendutako
instituzioak. Guztiak elizetatik eta ibaietatik hurbil kokatzen ziren.
Geroago gremioek ere ospitaleak eraiki eta mantendu zituzten. Zainketaren
ardura ospitaleen zerbitzura zeuden hainbat ordenako serorek eta instituzioaren
zerbitzura zeuden langileek zeukaten.
Behe Erdi Aroan,
elikagaien gabeziaren ondorioz miseriak eta goseteak ohikoak zirenean,
biztanleria Europa astindu zuten izurriteen menpe egon zen. Erromesaldiak hasi
ziren Jerusalemera, Lur Santura, eta Konpostelara, eta bidean milaka erromes
hil ziren. Ospitale eta erizain gehiago behar ziren erromesak hartzeko. Elizak
ospitale berrien eraiketa sustatu zuen, une egokian bildutako diruari esker
mantentzen zirenak. Orduan,
erizaintzari loturiko ordena militarrak sortu ziren, erromes gaixoak zaintzeko.
Azken hauek Lur Santuko gurutzaden ondorioz sortu ziren. Ez dago erizain-gudari
hauek egiten zuten lanari buruzko informazio askorik, baina ospitale handiak
eraiki eta hornitu zituztela eta beraiek, zaldunek, gaixoak zaintzen zituztela
ageri da.
Horrela, lehen ordena militarrak
sortu ziren, Jerusalemgo San Joaneko Zaldun abegitsuak; Zaldun Teutoiak;
Maltako Ordena, San Lazaroren Zaldunak eta Hilobi Santuko Zaldunak, tenplario
famatuak. Ordena militar erlijiosoen hazkundea Espainiara ere heldu zen, eta
Calatravaren Ordena, Montesakoa edo Santiagoko Zaldunena sortu ziren.
Hauek dira ezagutzen diren lehen
ospitaleak: Lyongo Dieu Hotela (Frantzia, 542. urtea); Pariseko Dieu Hotela
(Frantzia, 650. urtea); eta Erromako Espiritu Santuaren Hotela (Italia, 717.
urtea). Espainian ezagutzen den lehena Meridako Ospitalea da, Hiriko Gotzainak
fundatua.
Hispanian Godoen Monarkiarekin,
bisigodoak errege zirela, V. eta VIII. mendeen artean, “Fuero Juzgo o Libro de
los Jueces” agertu zen, eta liburu honetan gure arbasoen, “odol-ateratzaileen”,
izena agertzen da. XIII. mendean Gaztelako Erresuman, Alfontso X. a Jakitunaren
“Zazpi partidetan” alfajemes izenarekin agertzen dira, arrunki bizarginak ere
deituak; bizarra moztu eta odola atera behar zuten leku jakin batzuetan, ez
enparantzetan edo kaleetan.
Gure arbasoak gremioak eta kofradiak
sortzen hasi ziren, eta, horren ondorioz, profesional liberalen hazkunde
garrantzitsua eman zen, gure lanbidean gertatu bezala.
XIV. mendean Bizardunen eta
Zirujauen lehen Kofradiak, San Kosme eta San Damian Zaindari Santuen babespean
sortu zirela idatzia dago. Kofradia hauek erlijiosoak eta ongileak ziren, baina
beren estatutuetan jarduera profesionalari buruzko arauak ematen ziren,
zirujau-bizargin lanetan aritu ahal izateko kofradiako bi zirujauk azterketa
egin behar zietelako.
Ikusten dugu Talde, Gremio, Elkarte,
eta abarrek, "zaintzea" bakarrik ez dela, baizik eta zaintzen jakin
behar dela konturatzen hasten direla, horregatik, taldeetan antolatzen dira,
eta, lehen esaten genuen bezala, kofradia bateko kidea izateko azterketa bat
gainditu behar zuten eta aztertuak izan behar ziren. Gauzak jakiteaz gain,
ikasi ere egin behar dela konturatu ziren.
Esaterako, 1310ean Valentziako
Bizargileen eta Zirujauen Kofradian hautagaiei egiten zieten azterketak bi atal
zituen, teorikoa eta praktikoa. 1408an Bartzelonako San Kosmeren eta San
Damianen Zirujauen eta Bizargileen Kofradia Profesionalean egiten zituzten
azterketak Valentziakoekin antza handia zutela ageri da.
Madrilen 1385. urtean 11 ospitaleak
bakarrean bildu ziren, “Hospital General”-ean, bi etxeetan bananduta zegoena:
bat kutsakorrentzat eta bestea ez-kutsakorrentzat. 1524an Karlos V.ak
"errege ospitaleak" ezarri zituen eta horietan pertsonalaren
eginkizunak eta zereginak zehazten ziren, erizain nagusiarena eta erizain
laguntzailearena, esaterako. Osasun laguntza kofradietan, gremioetan eta
ermandadeetan ere ematen zen.
Ogibidean jarduteko gaitasuna
errege-erreginek, Fernando jaunak eta Isabel andreak, 1500eko apirilaren 9an
Segovian emandako Errege Pragmatikan bilduta geratu zen:
“Mandamos, que
los Barberos y Examinadores mayores, de aquí adelante, no consientan ni den
lugar que ningún barbero, ni otra persona alguna, pueda poner tienda para sajar
ni sangrar, ni echar sanguijuelas, ni ventosas, ni sacar dientes ni muelas, sin
ser examinado primeramente por los dichos maestros Barberos mayores
personalmente, sopena que cualquiera que usase de las cosas susodichas o de
cualquiera de ellas sin ser examinado, como dicho es, sea inhábil perpetuamente
para usar dicho oficio, y más pague dos mil maravedís de pena para la nuestra
Cámara, etc...”
ARGAZKIA 2 Hotel Dieu
Gure arbasoek
ikasten zutena badakigu, horrela 1541ean “Libro del arte de las comadres y del
regimiento de las preñadas y paridas y de los niños” ikasliburua zeukaten;
1583an “Tratado de la utilidad de la venae festionisin”; urte berean “Tratado
de la utilidad de la sangría”; 1604an “Prematica por la que se da la orden en
el examen de los Cirujanos Romancistas”; 1617an “Instruccion de enfermeros y
consuelo a los afligidos enfermos. Y verdadera practica de como se han de
aplicar los remedios que ordenan los médicos. Muy necesario para que los
enfermos sean bien curados y provechosa a los practicantes de Medicina”;
etab...
ARGAZKIA 3 Fuero Juzgo o Libro de
los Jueces
Filipe V.aren
Errege Zedula baten bitartez, 1711ko urtarrilaren 29an, Odol-ateratzaileen
Klasea sortu zen, gaixoen sendaketan lanean ari ziren zientziako hainbat
adarretan talde bakarra osatzen zuten ogibideen eta profesionalen
koordinaketarako lehen pausoa izanda.
1843an “sendatzearen
arteko medikuntzako eta kirurgiako laguntzaile praktikoak” onartu ziren eta
1846an ospitaleko laguntzaileak edo “ministranteak”.
Lege hauek
1857ko irailaren 9ko Errege Aginduagatik, “Ley Moyano” (Claudio Moyano Sustapen
ministroagatik) deitutakoagatik, ordezkatuak izan ziren, 1855eko Osasunaren
Lege Organikoaren babesean osasun ogibide laguntzaileak arautuz, praktikanteak
eta emaginak lanbide batean aritzen zirela onartu zutelarik.
1896an Federico
Rubio y Gali doktoreak Hungariako Santa Isabelen Erizaintzako lehen Eskola
Sekularra zabaldu zuen.
Euskadin
Herriko
bizargin, odol-ateratzaile, ministrante eta erizain dametaz hitz egiteak osasun
arloko lanbidea den Erizaintzaren beste garai batzuetara eramaten gaitu. XIV.
mendeko bizarginetatik gaur egungo erizaintzako profesionaletara asko izan dira
eman diren aldaketak.
Gipuzkoa ez zen
beste leku gutxi gorabehera hurbiletan gertatzen zenaren kanpo geratu, hemen
zainketen historia mundukoaren antzekoa izanda. Intuiziozko erizaintzatik,
familietako edo komunitateetako nagusietatik ahoz jasotzen zen erizaintzara
igaro zen, eta X. eta XV. mendeen artean, lehenengo nobleziagatik,
karitateagatik eta maitasunagatik, eta beranduago soldata baten truke,
gaixotasunak zituztenen oinarrizko beharrak zaintzen zituzten pertsonak
identifikatzen hasi ziren.
XVI. mendean
gaixoak zainduko dituzten pertsonak hezitzera eta antolatzera zuzendutako lehen
idazlanak aurkituko dira, erditzearekin lotutako guztiari arreta berezia
eskaintzen zietenak, eta agian horregatik, jarduera emakumearen munduarekin
erlazionatzen zen. Garai honetan egin zen IX. mendetik ordena erlijiosoek egin
zuten lanaren osagarri ziren erizainen lehendabiziko aipamena, aurreko
kapituluan ikusi dugun moduan. Erizainaren eta erlijioaren arteko erlazio
estuak jarduerari zentzu espirituala ematen zion, bokazio baten islada bezala
sentimenduak nagusitzen zirelarik. Eginkizun hauetara zuzendutako pertsonala
behar bezala prestatzearen beharra, administrazio erlijiosoarekiko izandako ia
erabateko mendetasunaren emaitza izan zen, hura baitzen zainketaren
kudeaketaren arduraduna, erremedio eraginkorrenak ezagutzen zituena zelako.
Erizainak, erlijiosoen laguntzailea izanda, ez zuen bere jakintzak handitzeko
aukerarik eta, horregatik, haren lana etxeko lanatzat hartzen zen, balorazio
sozialik gabekoa.
XVII. eta XVIII.
mendeetan hainbat ordena erlijiosok gaixoen zainketarako prestatutako arauak
indarrean jarraitzen zuten eta erizainen jarrera aldaketa, aldiz, ez zen XIX.
menderarte emango, beren izaera onari eskuratutako ezagutzak gehitzen
zaizkionean.
Bizkaian, Diego
Lopez Harokoak Hiribildua fundatu zuenetik eta 1300eko ekainaren 15ean
Hiri-gutuna eman zionetik, Erdi Aroko ospitalea Magdalenakoa edo San Lazarokoa
zen, eta Joan Santuak Ospitalea XV. mendearen bukaeran sortu zen. Hau 1645eko
abenduaren 6ko Erregimen Orokorrean idatzita dago, eta instituzio hauek “Bilbon
jaiotakoen eta ondasunik gabeko bizilagun zahar eta txiroen aterpeak” bakarrik
zirela ezartzen zen.
ARGAZKIA 4 Libro del arte de las comadres y del regimiento
de las preñadas y paridas y de los niños 1541. Tratado de la utilidad de la
venae festionisin
Araban, nahiz
eta 1167tik eremutarren ospitaleei buruzko datuak egon, kasurik entzutetsuena
Gasteizko Santiago Apostoluaren Ospitalea zaintzen zutenena da, “sendaketa
ospitalea” bezala zuzentzen zutena, eta 1466tik ezagunak badira ere, seguruenik
1419an ospitalearen fundazioan egon zirenak. 1514an San Jose Ospitaleari
buruzko aipamenak ere aurkitzen dira.
Gipuzkoan,
1485etik 1900era, ospitaleen kopurua oso urria zen, zortzi zeuden bakarrik.
1485eko datuen arabera Donostiako harresietatik kanpo, San Martin auzoan, San
Lazaro Ospitalea zegoen. 1535etik 1719ra, Santa Katalinako aldirian San Antonio
Abad Ospitalea egon zela ezagutzen da. Ondoren, 1787an, aipatutako ospitalea
Abuztuak 31 kalera lekualdatu zuten eta 1888an, Manteoko Nafarroako etorbidera.
Tolosako Ospitalea 1860an inauguratu zen.
Aipatutako
1855eko eta 1857ko legeen ondorioz, Euskadiko erizaintzaren historiako
lehendabiziko elkarte profesionalak sortzen hasi ziren, eta praktikanteak
ezagutzera eman zirenean Odol-ateratzaileen Elkarteetan bildu ziren, hauetatik
titulazioan bakarrik desberdinduz, 1867an bi urteko ikasketen eta praktiken
ostean medikuntza falkutateek emandako oniritzirik gabe jardun ahal izatea
debekatu zuten arte.
Bigarren Gerra
Karlistan batailoi bakoitzak zirujau odol-ateratzaile bat zeukan, normalean
herri bakoitzean Udaletxeak kontratatzen zuen praktikantea izaten zena. Gerra
Karlisten iraupen luzearean ondorioz, honi buruzko dokumentazio gehien Gerrako
Ministerioan dago, hura baitzen batailoi bakoitzeko odol-ateratzaileak
izendatzen zituena.
1904an
praktikanteen eta erizainen ikasketak arautu ziren eta bi urte geroago Victoria
Eugenia erregina Espainiara heltzea oso garrantzitsua izan zen, izan ere, hark
Nightingaleren filosofia ekarri zuen eta berehala Gurutze Gorriko Gizonen Saila
erreginak fundatutako Emakumeen Sailarekin osatuko zen.
ARGAZKIA 5 Euskal
Herriko Ospital
1915ean Rubio
doktorearen “Praktikanteen Buletina” eta erizain erlijiosoen aitorpen legala
argitaratu zen.
1917an Euskal
Herriko Praktikanteen Elkargoen Federazioa jaio zen. Bilera 1918ko irailaren
24an burutu zen, Iglesias jauna presidente eta Martinez de Pinillos, Elkargo
anfitrioiaren lehendakaria, presidenteorde zirelarik, eta iparraldeko sei
elkargoen (Araba, Gipuzkoa, Logroño, Nafarroa, Santander eta Bizkaia)
ordezkariez gain, Monfledo jauna ere, Logroñoko Osasun Ikuskatzaile
Probintziala, joan zen, aho batez honako erabaki hauek hartuz:
Profesioaren duintasunaren alde
lan egitea
“La Unión de Practicantes del
Norte de España” sortzea
Derrigorrez elkargoaren kide
izatea
Legeak agintzen dituen lanpostu
guztiak betetzea exijitzea
Intrusismoa jazartzea
Erditzeetan laguntzeko zeuden
murrizketak bertan behera uztea eskatzea
Espainiako Elkargo guztiei “El
Cuerpo de Practicantes Españoles” sortzea proposatzea.
1918an
Espainiako Iparraldeko Praktikanteen Elkartea (Araba, Gipuzkoa, Logroño,
Nafarroa, Santander eta Bizkaia) jaio zen. Eta 1921an Praktikanteen Federazio
Nazionala sortu zen.
1927an “Erizain ofíciala”
sortu zen eta bi urte geroago, 1929an, jardun ahal izateko derrigorrez elkargo
baten kide izan behar zela ezarri zuten, ikuspegi sanitarioa orokorrean eta
bereziki erizaintzarena nabarmen aldatuz. 1928an emaginak Praktikanteen
Elkargoan sartu ziren.
ARGAZKIA 6 Gurutze Gorria (Donostian 1947)
1936ko gertaerek herrialdean egunero aurkezten
ziren behar guztiei aurre egiteko gai ez zen egitura mediku-sanitarioa erakutsi
zuten. Edonon ospitaleak sortu behar ziren eta existitzen zirenak
gaixoak eta zaurituak hartu ahal izateko gutxieneko langileekin hornitu behar
ziren. Komentu batzuk ospitale militar bihurtu ziren, helburu horretara
prestatu ziren ordenak asko izanda: San Vicente de Pauleko Karitatearen Alabak,
Santa Anako Karitatearen Alabak, San Joseren Arrebak, Karitateko Karmelitak,
Irakaskuntzaren Amak, Mesedetako Arrebak, Kontsolamenduaren Arrebak, Jesusen
Bihotzaren Amak, Ama Irlandarrak, Andre Mariaren Mirabeak, Jesusen Mirabeak,
Ama Klaratarrak, Gurutzearen Arrebatxoak, Txiroen Arrebatxoak....
Ospitaleetan lan
egiten zuten emakumeak asko zirela ikusita, eta maiztasun gehiegirekin zuten
ezagutza bakarra borondate ona zela ikusita, ikastaroak antolatu zituzten, eta,
horrela, Osasun-militarreko 5.506 Dama laguntzaile sortu ziren 116 ikastaroen
bitartez, eta Estatu Nagusiak 1938ko maiatzean Dama laguntzaileak
identifikatzeko dokumentua sortu zuen, gerra zibila bukatu zenean erizainen eta
laguntzaileen artean 12.307 titulu egonda.
1937an Euskadiko
Gurutze Gorria sortu zen Euskadiko behin-behineko Gobernuko Dekretuan
agindutakoaren arabera. Honetan kanpainan, zorigaitzetan eta ezbehar
publikoetan zauritutakoen laguntzarako Elkartea izenarekin ageri zen.
1940an “Michelin”
eta “Cementos Rezola” enpresak izan ziren langileen artean praktikante bat
izaten lehenak. 1942an Gaixotasunaren Derrigorrezko Asegurua sortu zen. Eta
1944an Osasun Laguntzaileen Elkargo Ofizialak sortu ziren, Praktikante, Erizain
eta Emaginentzat Atal independienteak izanda. Egoitza Pedro Egañan.
1953. urtean
Emagin, Praktikante eta Erizain titulu profesionalak Osasun Laguntzaile
Teknikoa (OLT) Tituluan bildu ziren. 1954an eta Gobernazioaren Ministerioaren
martxoaren 20ko Aginduaren bitartez, Osasun Laguntzaileen Kontseilu Nazionala
onartu zen. Urte berean eta uztailaren 30eko Aginduaren bitartez, Osasun
Laguntzaileen behin behineko Elkargoen estatutuak onartzen dira, hiru ataletan
banatzen direnak: Praktikanteak, Emaginak eta Erizainak. 1955ean Gipuzkoako
Emaginen Elkargoa sortu zen.
ARGAZKIA 7 Ospitaleko gela
1958an eta
urtarrilaren 13ko Aginduaren bitartez, Osasun Laguntzaile Teknikoak
derrigorrean elkargoko kide egin behar izan ziren, Praktikanteen Sailean
gizonezko OLTak, Erizainen Sailean emakumezko OLTak eta Emaginen Sailean
laguntza obstetrikoan espezializatutako emakumezko OLTak. 1977ko apirilaren
1ean Praktikanteen, Erizainen eta Emaginen Elkargoak batu ziren. 1978ko
urriaren 10ean, Osasun Laguntzaile Teknikoen Elkargoaren Estatutuak argitaratu
ziren, ekainaren 29ko 1856/1978 Errege-Dekretuaren bitartez. 1978an ere,
Elkargo bateratuaren lehendabiziko hauteskunde demokratikoak egin ziren, eta
1983an Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun-mapa publikatu zen, Euskadiko
osasunaren lurralde-antolaketarekin batera.
ARGAZKIA 8. Gurutze Gorriaren erizainak Donostiako kasinoan, 1924
1979an eta
Errege-Dekretuaren bitartez, Osasun Laguntzaile Teknikoen (OLT) Eskola,
Erizaintzako Unibertsitate Eskola bihurtzea onartu zen.
1997ko azaroaren
21ean, Donostiako erizaintza irakaskuntza-unitatea, gaur egungo Donostiako
Erizaintzako Diplomatuen Eskola - Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad
del País Vasco, bihurtuko zen.
Era berean,
farmaziako praktikanteak, ospitaleko praktikanteak, bizarginak, kirurgia
txikiko praktikanteak eta pabilioi kutsakorren erizainak izan ziren.
Zer da erizaintza?
ENKren posizio deklarazioa, 1998an hartua eta
2004an berrikusia
“Erizaintzaren jarduera esparrua ez da eginkizun,
funtzio edo erantzunkizun batzuetara mugatzen, zuzeneko zainketen zerbitzua eta
haren emaitzen ebaluazioa, gaixoen eta osasunaren defentsa, ikuskapena eta
besteetan delegatzea, zuzendaritza, kudeaketa, irakaskuntza, ikerketak egitea
eta osasunaren arretari zuzendutako sistementzako osasun-politikak eratzea ere,
erizaintzaren eginkizunak dira. Gainera, jarduera esparrua dinamikoa denez eta
osasunaren beharrei, jakintzaren garapenari eta aurrerapen teknologikoei
erantzuten dionez, aldizkako azterketak egitea beharrezkoa da, gaur egungo
osasunaren beharrekin koherentea izaten jarraitzen duela ikusteko, osasunaren
emaitza hobeagoen mesedetan”. (Itzulpen moldatua gazteleratik).
ITZULTZAILEA /
TRADUCTOR
Fundazioa
Euskomedia
TRABAJO ORIGINAL
La Voz de Enfermería en la Enciclopedia
Auñamendi. Euskera
Primera parte
Segunda parte
La Voz de Enfermería en la Enciclopedia
Auñamendi. Castellano
Primera parte
Segunda parte
AUTORES:
Jesús Rubio Pilarte
Enfermero y sociólogo.
Profesor de la E. U. de Enfermería de
Donostia. EHU/UPV
Manuel Solórzano Sánchez
Diplomado en Enfermería. Servicio
de Traumatología. Hospital Universitario Donostia de San Sebastián. OSI-
Donostialdea. Osakidetza- Servicio Vasco de Salud
Insignia de Oro de la Sociedad
Española de Enfermería Oftalmológica 2010. SEEOF
Miembro de Enfermería Avanza
Miembro de Eusko Ikaskuntza /
Sociedad de Estudios Vascos
Miembro de la Red Iberoamericana
de Historia de la Enfermería
Miembro de la Red Cubana de
Historia de la Enfermería
Miembro Consultivo de la
Asociación Histórico Filosófica del Cuidado y la Enfermería en México AHFICEN,
A.C.
Miembro no numerario de la Real
Sociedad Vascongada de Amigos del País. (RSBAP)
No hay comentarios:
Publicar un comentario